XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1814.etik aurrera hiri berpiztuko da eta 13. uneko hondamenetik zuzpertuko da.

Baina, berriro, beste setio bat nozituko du, 1823.ekoa, frantsesak Angulemako Dukearen aginpean iristean.

San Luisen ehun semeak izenarekin ezagutzen zaio ejerzito honi.

Hiriak asko sufrituko du: irakur dezagun, zer zioen horretaz garaiko textu batek: Dena zapuzturik geratu zen 1823an, arrantzaleak bizitzeko lain arrain ateratzeko besterik ez zegoen; marinelak, beraien kanoa arrunt ezik, beste inolako itsasuntzirik erabiltzen ez duten pazifikoko irlatarrekin gonparagarriak, eta kapitalduna hondamenezko motelkeri batetara behartua.

Era berean, berraikitako alderdi guztia frantses gudariek desegin zutelarik.

Setioan, San Martingo eraikuntzak, Miserikordia eta Ospitalea zena, suntsiketa serioa pairatu zuen, berriro zalantzan ikusi zelarik instituzio hauen iraupena berriro jo behar izan zuten emaitzetara, eta Udaletxeak ipin zitzakeen zergetara, ea nolabait aurrera egin zezaketen.

Daukagu bada, oraindik Ospitalea eta Miserikordia elkarturik eta kalteturik, azkenengo setioaren ondorioz, 1823.ekoa, San Martingo auzoan.

Arruti Doktorearen aipaturiko eskuizkribuari esker, Granjel Irakasleak faksimilen argitaratua, Donostiaren egoera 1826an ezagutzeko balore haundiko dokumentu bat daukagu.

Donostia hiriko Deskribapen topografiko-medikoa deritzan lan honek hiri sakonki ezagutzeko dato ugari ditu, eta idazlea sendagilea den einean, sanital egoeraz informatzen gaitu eta ospitaleak deskribatzen ditu.

Merezi du zentro hauen berri jakiteak: Miserikordia eta Ospitalaren eraikuntza elkartua jarraitzen du, San Bartolome muinoaren hasieraren pean, San Martingo auzoan, itsas, hiri, eta kaia aurrean.

Edifizio hau, 1813ko setioan kiskali zen, eta aireaketa eta erregulartasun egokiren batez, ekialdekoa eta iparraldekoa altxa zen.

Kanpoaldea, arboladun zelai bat dagoela dio, erdialdean kapila bat, bertan eriak paseiatzen direlarik.

Arruti Jaunak dioenez, barruan medikuntza areto bat zegoen gizonentzako, 19 ohez, eta beste bat emakumeentzat 16 ohez.

Halaber, bazeuden bi kirurgi gela: bat gizonezkoentzat, sei ohez, eta bestea emakumeentzat, zazpi ohez.

Gaineratzen du: badago sei ohe duen gela bereizi bat zaragartsuentzat, eta zortzi oheko beste bat, banapena edo behar duten gaixotasunentzat.

Denetara, hirurogei ohe zeuden ospitalean, botikaleku bat, eta beste zenbait gela, Kapelau, Sendagile eta langileentzat bakarrik.

Pertsona taldea, kapelauak, ama ekonomika batek, zenbait neskamek, erizain batek, eta atezainak osatzen zuten.

Diotenez, gaixoei ematen zaien trataera ardurazkoa da, elikadura zatia osatzen zuten: hiru laurden ogi zuri, liberdi bat haragi, eta laurdentxo bat ardo.

Baina sendagileek askatasunez alda dezakete dieta hau Sendagile betebeharrak, udaletxeko medikuek betetzen zituzten, udaletxearekin zuten akordio baten bidez Ospitalea txandaka atenditzeko betebeharra bait zuten.

Ospitalearen zuzendaritza hiriko zenbait merkatari eta nagusi Jaunez osaturiko Batzarre baten eskutan zegoen.

Instituzio honek hartzen zuen diruaren zati garrantzitsu bat, itsasuntziak kaian sartzeagatik ordaintzen zutenetik zetorren.

Bainan Arruti Doktoreak esaten du, merkatalgoa erori eta establezimendu honen egoera ekonomikoa larri jartzen dela.

Larritasun ekonomiko honek Ospitalearen Estatutoak aldatzeko beharra ikus arazi zuen, Estatuto horiek 1787.ekoak ziren.